XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehiegi luzatu gabe, hona hemen nire galdera: ez ote dugu zerbait irakasteko, irakasten ari garen edukia baino bitarteko zailagorik sarriegi erabiltzen?.

Bestela esanda: ez ote dugu ikasleekin bitartekoak eta ingurukoak irakasten, edukiak eta mamia irakasten baino denbora gehiago ematen?.

Gera bitez hemen galderak, gorapiloak askatzeko lehenago, 2. puntuaren amaian, eman ditugun giltzen aipamenarekin batera.

Metodoak edo bere mendean hartzen gaituenean

Irakasle batek baino gehiagok hasi zuen bere saioa hormirudiaren metodologia erabiliko zuela esanez.

Epaimahaiak, jakina, ez zuen inolako aurreritzirik ez hormirudiaren metodologiari, ez arbelaren metodologiari, ez beste edozein metodologiari buruz.

Eta edozein horren lekuan irakaskuntzan erabiltzen den edozein tresna eta bitartekoren izena jar liteke, nahiz eta gehiegikeria iruditu tresna baten erabilera metodologiaren kategoriara jaso eta tresna bat metodologia izenez bataiatzea.

Terminologi arazoa aparte (semantika arazoa besterik ez ahal da izango!), hel diezaiogun gaiari.

Hormirudiaren metodologia aipatu ondoren, irakasle batzuk hormirudia atera zuten (ez normalean ikasgeletan erabiltzen dena, folio-tamainakoa baizik; ez bait zen erosoa gertatzen bilduma osoa azterketa-tokira eramatea) eta hango egoeran oinarrituta galderak egiten hasi ziren.

Ikasleok, epaimahaikook alegia, hormirudian zerbait ikusten saiatu ginen eta erantzuten ere bai.

Tamainaren desegokitasunaz gain, badago hormirudien zenbait erabilerari buruz ere zer esanik.

Adibidez, zeren izenean har daiteke hormirudiko egoera bitxia oinarritzat eta egoera bakartzat hau honen ondoan dago eta antzekoak lantzeko orduan, han, ikasgelan bertan hormirudian baino elementu naturalagoak, erosoagoak eta ugariagoak daudenean?.

Ez ahal da komunikagarritasunaren izenean izango!.

AZKENBIGARREN HITZA: EKLEKTIZISMOAREN ALDE Dirudienez, badu eklektizismo hitzak halako kutsu txar bat, politika gaietan neutralismoak duenaren antzekoa edo, agian Apokalipsiaren harako hitz haien eraginez (eta azken itzulpenaren arabera dakartzat hona): .

Baina eklektizismoak, hizkuntzen irakaskuntzaren metodologian behintzat, ez du definizio eta konpromezu ezarekin zerikusirik; erabat bestela baizik, Andragogiarekin bat dator, korronte didaktiko aurrerakoienen ildotik: .

Jarrera berarekin topo egiten dugu hain gaur-gaurkoa den joera komunikatiboa aztertzean.

Jaso dezagun, esate baterako Helduen euskalduntzerako programazioa liburuak dakarrena .

Beraz, eklektizismoaz dihardugunean, ikaslearekiko eta beraren beharrekiko leialtasunaz ari gara, ikaslearen iniziatiba eta ekimenari zor zaizkien errespetuaz, metodo orok berezkoa duen erlatibotasunez eta, azken batez, irakaskuntza / ikaskuntzak eskatzen duen autonomiaz eta eraginkortasunaz.